Musiqueando
- cpnoain
- Apr 11
- 1 min read
Apirilaren 7an, astelehenean, 10:00etan, Foruen Plazara joango gara "Musiqueando" izeneko jarduera burutzera. Jarduera hau maila nazionalean egiten da, COAEMek (musika irakasleen elkartea, estatu mailakoa) antolatuta. Aurten, ia 50.000 ikastetxek parte hartu dute estatu osoan. Noainen, azken urteetan musika arlotik antolatu dugu. Urtero 5. mailako ikasleekin ateratzen gara, alde batetik musika gelan egiten duguna ikusarazteko eta haurtzaroaren garapenean musikak duen garrantzia gogorarazteko —ikuspegi kognitibotik, pertsonaletik, sozialetik, emozionaletik...— eta bestetik, eskola-eremuan musikaren presentzia orduetan handiagoa izan beharko litzatekeela aldarrikatzeko, gure ikasleen garapenerako duen garrantzia dela eta.
Aurten "Do blues-a" joko dugu, jazzari buruzko proiektu bat egin baitugu; A. Vivaldiren "Udaberria", gorputz-perkusioarekin; eta M. Fallaren "Suhar dantza", zintekin eta zapi koloretsuekin.
Gorputz-perkusioko bideoaren esteka: https://photos.app.goo.gl/qiazi46rUd1d2EEK8
Comentarios