Noaingo CPEIP San Miguel HLHIP zentroko irakasleek eta familiek "Asociación Apoyo Mutuo" elkarteak antolatutako kanpaina batean parte hartuko dugu: mantak, lo-zakuak, berokiak, jertseak, txanoak, bufandak, eskularruak... batez ere, gaur egun kalean lo egiten ari pertsonei eskaintzeko.
Oso garrantzitsua da ekartzen den guztia egoera onean egotea, mesedez, eta, ahal dela, behar den arropa 20 eta 50 urte bitarteko gizonentzat da.
Dohaintzan ematen dena aste honetan eta datorren astean zehar entregatuko da, abenduaren 20ra arte, ikastetxeko liburutegian. Bertan jaso eta gordeko da, ondoren lehen aipatutako elkartera eramateko.
Comments