Gaur ekitaldi txiki bat egin dugu Adanori, Nafarroako Haur Minbizidunei Laguntzeko Elkarteari, Laguberri jaialdiko sarreretatik bildutako diruarekin txeke bat emateko. Bertan, Lehen Hezkuntzako 6.mailako gela bakoitzeko ordezkariek, Guraso Elkarte bakoitzeko ordezkariek eta Zuzendaritza Taldeak parte hartu dute.
Asko pozten gaitu elkarte honekin elkarlanean aritzea, eskerrik asko sarrera erosi zenuten guztioi hau posible egin baituzue.
Comments